HURA EZ DA LEKUA Gasteizen apirilaren 5ean



















Hura ez da lekua egingo dugu Gasteizen, Ignazio Aldekoa kultur etxean Korrika Kulturalaren eskutik, apirilaren 5ean 20:00etan.

Hasiera guztiak dira txokolatezko labana erraietan. Estreinaldia iritsi artean talde lanean oinarritutako sormen-prozesu bizia burutu genuen. Jendearen harrerarekin ostera garbitzen joan gara, zuzentzen, ikasten, harritzen.

Denok biluzten gara, egunero. Baina ez beti ispilu aurrean. Ispiluak erakutsiko dizu ustez ezaguna duzun biluztasunaren beste ikuspegi bat. Berdin publikoak.

Emanaldirik egin ez dugun asteotan beste ispilu mota batzuk ere bilatu ditugu, Javi Barandiaranena adibidez, eta horri esker egin dugu aurrera. Ispilu oro apurtu arte, norberaren biluztasuna ispilurik gabe atzemateko moduan izan arte.

Eta bagatoz, gogo biziz etorri ere, KERIATASUNATAKA! oihu-dantzaren erritmora, hitzak, trazoak, gorputz mugimenduak eta doinuak biluztera.